IDEOLOGIA ALDAKETA

IDEOLOGIA ALDAKETA

Edward Snowden nerabetasunean oso patriota zen, AEB bihotzean zuen eta bertako militarra izan nahi zuen, hots, "Fuerzas Especiales"-eko militar. Hor sartzeko frogak egin zituen eta frogak egiten ari zela bi hanketan zeozer puskatu zuen. Hala ere, frogekin jarraitu zuen, hor ikusi zen benetan AEBkiko zuen fideltasuna. Frogak ezin izan zituen amaitu eta ondorioz lizentzia bat eman zitzaion.

Geroago, CIAn hasi zen seguritate informatikako aditu bezala. Hor sartu zenean ikusi zuen AEBk herritar guztien informazioa zutela. Berak uste zuen, Obama presidente moduan jartzen zenean gauzak aldatu egingo zirela eta ez ziren aldatu. Beraz, 2013an herritarren dokumentu guztiak askatu zituen bazekielako ez zela ezer aldatuko.

Bere emazteak, Lindsayek lagundu zion batik bat ideologiaz aldatzen. Orain, Snowdenek guztiaren gainetik jartzen du bere familia eta berak dio patriota izateko politikoen ideologia edukitzea ez dela beharrezkoa. Gainera, konturatu da gobernu guztiak gezur bat direla, korrupzioa besterik ez dagoela eta herrialdea handiagoa izan oraindik eta okerrago dela. AEBn zehazki, denetik libratzen dira. Infinitu gerra eduki dituzte eta ez dakigu ezer beraien jatorritik.

Esan beharra dago, Snowden heroi bat dela nahiz eta batzuk esan traidore bat dela. Guztiok konturatu gara nola bizi garen berari esker. Ikusi besterik ez dago egia esateagatik zer gertatu zaion Snowdeni. Beraz, argi dago, askatasunik ez dagoela eta Snowdenek dion bezala, gezur batean bizi garela.


¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar