HAURTZAROA
HAURTZAROA
21.07.1983
Edward Joseph Snowden 1983ko uztailaren 21ean jaio zen Elizabeth cityn, Ipar Carolinan.
Bere aitona, Edward J. Barrett kontralmirantea, Estatu Batuetako Kostaldeko Guardian. FBIko goi funtzionario bihurtu zen eta 2001ean Pentagonoan egon zen irailaren 11ko atentatuetan.
Bere aitak Estatu Batuetako kostan egiten zuen lan, ofizial guarda moduan eta bere amak, berriz, Marylandeko enpresa batean. Urte bat zaharragoko arreba ere badu eta bere ogibidea abokatua da. Edward Snowdenek esan zuen; espero zuela gobernu federalean lan egitea, bere gainontzeko familia bezala.
Gurasoak 2001ean dibortziatu ziren eta geroago, bere aita berriro ezkondu zen. 1990eko hamarkadaren hasieran, lehen hezkuntza ikasten ari zela, Snowden bere familiarekin Fort Meade, Maryland ingurura joan zen bizitzera.
Mononukleosiagatik ia bederatzi hilabetez ikastolara joan gabe geratu zen, batxilergo ikasketak egiten ari zela. Eskolara itzuli beharrean, GED (General Educational Development Test edo Hezkuntza Garapenerako Proba Orokorra ) proba gainditu zuen eta Anne Arundel Community College-n eskolak onartu zuen, Snowdenek unibertsitateko ikasketarik ez zuen arren, 2011ean, online bidezko master bat egin zuen Liverpooleko Unibertsitatean.
Japoniako kultura herrikoiarekiko interesa izanik, japoniar hizkuntza ikasi eta AEBetan anime konpainia batean lan egin zuen. Gainera, mandarin txineraren oinarrizko ezagutzak zituela eta arte mertzialetan oso interesatuta zegoela esan zuen. 20 urte zituela, budismoa bere erlijio gisa zerrendatu zuen militarraren inprimakian.